Kalitatearen inguruko gomendioak

  1. Programaren kudeaketa eskolan: koordinazioa, plangintza, informazioa eta jarraipena
    1. Eskolak pertsona bat izendatu du KiVa gainbegiratzeko; pertsona horrek programa ezagutzen du, haren ezarpena koordinatzen du eta, behar denean, laguntza ematen du.
    2. Eskolak KiVa ezartzeko ekintza-plana du, alderdi hauek jasotzen dituena:
      • Zer mailatan ematen dira KiVa ikasgaiak?
      • Zer egiten dute KiVa ematen ez den geletan?
      • Noiz elkartzen da KiVa taldea eta nola programatzen du ikasleekin hizketaldiak izateko denbora?
      • KiVa taldearen eta eskolako beste langileen arteko lankidetza/koordinazioa.
    3. Eskolak KiVa programaren inguruko informazioa eman die langileei, ikasleei eta gurasoei:
      • prestakuntza langileentzat
      • prestakuntza KiVa taldearentzat
      • erabiltzaileen IDak eta webgunea/intraneta nola erabili
      • hasierako ekitaldia ikasleentzat
      • gurasoentzako zirkularra eta “guraso bilera” programatu
      • orientazio-plana irakasle berrientzat
      • jazarpenaren inguruko eztabaida ireki eta objektiboa
  2. Programaren ezarpena eskolan
    • Ekintza orokorrak/KiVa materialaren erabilera
      • Ikasturtean zehar KiVa ikasgai guztiak eman dira.
      • Ikasleak ordenagailu-jokoan ibili dira.
      • Zerbitzuan egon diren irakasleak txalekoak jantzita ibili dira
    • Berariazko ekintzak/KiVa taldearen ekintzak
      • Eskolan jazarpen-kasu larriez arduratzen den KiVa talde bat dago.
      • Jazarpen-kasu larriak bideratzeko hizketaldietan inprimakiak bete dira, edo prozesua beste moduren batean dokumentatu da.
      • Eskolak jarraipeneko hizketaldiak programatu ditu jazarpen-kasu larrietarako.
  3. KiVa programaren jarraipena eta ebaluazioa
    • Ikasturte bakoitzaren amaieran, ikasleek (denek) ikasleen galdetegia betetzen dute.
    • Aldian-aldian, eskolak bere KiVa ekintzak ebaluatzen ditu.