Gunearen mapa | Search

Gurasoen gida
Informazioa gurasoentzat
KiVa eskola jazarpenari aurre egiten dion eskola da Gurasoen gida bi hitzetan
Bullying edo jazarpenari buruzko oinarrizko informazioa
Zer da bullying edo jazarpena? Jazarpen motak Jazarpena gela osoari dagokion kontua da Zerk sorrarazten du jazarpena? Nola igarri ikasle bat jazarria izaten ari dela?
Jazarpenaren aurkako neurriak eskolan eta etxean
Ekintzak eskolan Etxean har daitezkeen neurriak
Lotutako ikerketa eta ikasketak

Gurasoen gida bi hitzetan

Gurasoen gida bi hitzetan

KiVa eskola bat jazarpenaren aurkako eskola bat da

Gurasoen Gida KiVa programaren barruan dago, eta guraso edo zaintzaileentzat egindako jazarpenaren aurkako tresna bat da. Gida honen helburua eskolako jazarpenari buruzko informazioa ematea da: horri buruz zer dakigun eta etxean eta eskolan zer egin dezakegun azaltzea.

Zer da bullying edo jazarpena?

Jazarpena da ikasle berari behin eta berriz eta nahita min ematea. Biktimak zailtasunak izaten ditu erasotzailearen aurrean bere burua defendatzeko. Jazarpena ez da jolas lañoa, ez du izaera sendotzen eta ez da mendekua hartuz gainditzen. Jazarpena pertsonaren eskubideen urraketa larria da beti, eta haren giza balioa eta duintasuna apaltzen ditu.

Jazarpen motak

Jazarpena izan daiteke agerikoa edo ezkutukoa. Ageriko jazarpen motak dira, esaterako, jazarpen fisikoa eta abusu emozionala. Zeharkako jazarpena gutxiago nabaritzen da. Biktimaren harreman sozialei erasaten die. Jazarpenaren adierazpide horiek eskolan bakarrik gertatzen dira; zirberjazarpenaren bidez, berriz, erasotzailea edonoiz eta edonon hel daiteke biktimarengana.

Jazarpena gela osoari dagokion kontua da

Besteei jazartzen zaien haurra gutxitan jarduten da bakarrik. Normalean laguntzaileak eta animatzaileak izaten ditu. Biktimak ere defendatzaileak izan litzake, baina ikasle gehienek albora egiten dute eta ikusle pasibo bihurtzen dira. Arian-arian, jazarpena eskolako eguneroko bizitzaren parte bihur daiteke.

Zerk sorrarazten du jazarpena?

Besteei jazartzen zaizkien haurrek ikusiak eta entzunak izatea behar dute askotan, besteen mirespena jasotzeko eta taldean duten boterea sendotzeko. Beraz, sarritan jazarpenaren jomuga bere buruarengan segurtasun handirik ez duen haur edo nerabe lotsati bat izaten da, taldean estatus apala duena, edo lagun gutxi edo bat bera ere ez duena. Haur bat ez da erasotzaile edo biktima bihurtzen haren ezaugarri indibidualengatik soilik; rol horietan eragina dute, halaber, beste ikasleen espektatibek eta ikasgelaren arauek.

Nola igarri ikasle bat jazarria izaten ari dela?

Zantzu indibidual jakin batzuk agertze hutsak ez du esan nahi zure haurra jazarria izaten ari denik. Guraso bakoitzak bere haurra ongi ezagutzen du, eta badaki nahigabea nola agertzen duen. Begiratu beharreko alderdi garrantzitsu bat da ea ikaslearen portaeran aldaketarik izan den; adibidez, eskolara gustura joaten zen haur batek eskolara joan nahi ez izatea.

Jazarpenaren aurkako neurriak eskolan eta etxean

Eskola osoari dagokionez, KiVa programaren helburua da eskolako langileei jazarpenaren inguruko oinarrizko informazioa eman eta arazo horri nola aurre egin erakustea. Ikasgelari dagokionez, xedea ikasleak heztea da jazarpena isilean onartu edo erasotzaileak animatu beharrean biktima babesten has daitezen, jazarpena ez dutela ontzat hartzen erakutsiz. Ikasleei berei dagokienez, oinarrizko jarduerak egoera bideratzeko hizketaldiak dira. Jarraipeneko hizketaldiak ere izango dira, jazarpena benetan gelditu dela ziurtatzeko.

Etxean har daitezkeen neurriak>

Auziari heltzean, helburu gisa jarri behar ditugu haurrari babesa ematea, haren autoestimua handitzea eta jazarpena geldituko dela ziurtatzea. Merezi du zure eskolako KiVa taldearekin harremanetan jarri eta gertatutakoaz hitz egitea. Taldeko kideek jasotzen duten prestakuntzan, jazarpen-kasu zehatzei aurre egiteko neurrien berri ikasten dute.

Nire haurra jazarpenean parte hartzen ari da: zer egin beharko nuke?

Zure haurrarekin gaiaz hitz egiterakoan, lasai eta irmo jardun. Argi eta garbi adierazi ez duzula jazarpena onartzen.Esan zure haurrari babesa eman nahi diozula besteei jazartzeari utz diezaion. Elkarrekin, pentsatu zure haurrak zer metodo erabil ditzakeen haserrea kontrolatzeko eta etsipenari aurre egiteko. Beste aukera bat da pentsatzea zer egin dezakeen zure haurrak biktima babesteko; adibidez, “kaixo” esan eta irribarre batekin adorea eman diezaioke. Gutxienez, jazarpenean inola ere ez parte hartzeko konpromisoa hartu beharko luke.