Eraginkortasunaren frogak

Eraginkortasunaren frogak Finlandian eta beste hainbat lekutan

Finlandian, KiVa-ren eraginkortasuna eskala handiko ausazko proba kontrolatu batean ebaluatu da; programa ezarria zuten 117 eskolak eta kontroleko beste 117 eskolak ere parte hartu zuten. Programak erakutsi du modu esanguratsuan murrizten dituela bai dagokion ikasleak berak bai beste ikaskideek jakinarazitako jazarpena eta biktimizazioa1. Biktimizazio mota askotan eragiten du programak, hala nola ahozkoan, harremanen ingurukoan, fisikoan eta ziberjazarpenean2. Gainera, emaitzen arabera ondorio positiboak ditu eskolarekiko atxikimenduan, ikasteko motibazioan eta errendimenduan3. Bestalde, KiVa-k antsietate- eta depresio-kasuak murrizten ditu eta eragin positiboa du ikasleek beren arteko giroari buruz duten pertzepzioan4. Eskolako KiVa taldeekin hizketaldiak izandako biktimen %98k sentitu dute beren egoerak hobera egin duela5. Azkenik, Finlandian, KiVa programa 2009ko udazkenean abian jarri zuten 1.000tik gora eskoletako datuen arabera, programa abian jarri eta urtebete igarota bai biktimizazioa bai jazarpena modu esanguratsuan murriztu ziren6. Gaur egun, hainbat herrialdetan ebaluatzen ari dira KiVa: ateratzear dira Herbehereetako, Estoniako, Italiako eta Galesko nazioarteko lehen ikerlanak. Horrek agerian uzten du KiVa eraginkorra dela Finlandiatik kanpo ere.

KiVa programak Krimena Prebenitzeko Europako Saria irabazi zuen 2009an, Artikulu Onenaren Gizarte Politikako Saria 2012an eta lau Sari Nazional 2008, 2010, 2011 eta 2012an.


Sistematikoki jazarriak diren edo besteei jazartzen zaizkien ikasleen proportzioa

Eraginkortasunaren frogak munduan

Gaur egun, KiVa hainbat herrialdetan ebaluatzen ari dira: ateratzear dira Herbehereetako, Estoniako, Italiako eta Galesko nazioarteko lehen ikerlanak. Horrek agerian uzten du KiVa eraginkorra dela Finlandiatik kanpo ere.

KiVa Italian

Eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren ausazko proba kontrolatu bati buruzko lehen ikerketa pilotua 2013-2014 ikasturtean egin zen. Guztira, 1.825 ikaslek (920 KiVa ikasle eta kontroleko 905 ikasle) bete zuten galdetegia ikasturtearen hasieran eta amaieran:876 ikasle 4. mailan zeuden eta 949 ikasle 6. mailan. Emaitzek erakutsi zuten programa eraginkorra zela jazarpenari eta biktimizazioari dagokienez bai Lehen Hezkuntzako bai Bigarren Hezkuntzako eskoletan.Lehen Hezkuntzako KiVa eskoletan, biktimizazioa %52 murriztu zen, eta besteei jazartzea, berriz, %55.Bigarren hezkuntzako KiVa eskoletan, biktimizazioa %6 murriztu zen, eta besteei jazartzea %40. Orokorrean, emaitzek aditzera ematen zuten eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programa eraginkorra dela Italian ere, bai Lehen Hezkuntzan bai Bigarren Hezkuntzan. Ikerlanari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Ersilia Menesini irakaslearekin: Turn on JavaScript!.

KiVa Herbehereetan: emaitza hautatuak eta esku-hartze gehiagoren premia

2014ko maiatzean, Herbehereetako jazarpenaren aurkako programak ebaluatzen zituen batzorde batek etorkizun handiko programen zerrendan sartu zuen KiVa. Herbehereetan egindako ausazko proba kontrolatu baten lehen emaitzek KiVa-ren eraginkortasuna erakutsi zuten Lehen Hezkuntzan: jazarriak izaten ari zirela ziotenen portzentajea %29tik %13,5era jaitsi zen KiVa eskoletan; kontroleko eskoletan, berriz, %29tik %18,5era (Veenstra, 2014).

KiVa Erresuma Batuan:

Erresuma Batuan, 2012 eta 2013 artean, hamazazpi eskolak KiVa-ren 2. unitateari (9 eta 11 urte arteko haurrentzat) buruzko proba pilotu batean parte hartu zuten. Murrizketak esanguratsuak izan ziren jazarpenean eta biktimizazioan. Irakasleek edukiaren, ikasgaien egokitasunaren eta ikasleen konpromisoaren inguruko feedbacka eman zuten. Emaitzei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen. Gaur egun, ausazko proba kontrolatu bat egiten ari dira, eta 1. fasearen emaitzak laster argitaratuko dira.

Eskola-jazarpenaren aurkako KiVa programaren emaitzei buruzko ikerlan hautatuak:

1Kärnä, A.; Voeten, M.; Little, T.; Poskiparta, E.; Kaljonen, A.; Salmivalli, C. (2011). A large-scale evaluation of the KiVa antibullying program. Child Development, 82, 311-330.

2Salmivalli, C.; Kärnä, A.; Poskiparta, E. (2011). Counteracting bullying in Finland: The KiVa program and its effects on different forms of being bullied. Atal berezia, C. Spiel, P. Smith eta C. Salmivalli-k editatua eta argitaratzeko eskainia aldizkari honetan:International Journal for Behavioral Development, 35, 405-411.

3Salmivalli, C.; Garandeau, C.; Veenstra, R. (2012). KiVa antibullying program: Implications for school adjustment. In G. Ladd & A. Ryan (eds.), Peer Relationships and Adjustment at School (279-307). Charlotte, NC: Information Age Publishing.

4Williford, A.; Noland, B.; Little, T.; Kärnä, A.; Salmivalli, C. (2012). Effects of the KiVa Antibullying Program on adolescents’ perception of peers, depression, and anxiety. Journal of Abnormal Child Psychology, 40, 289-300.

5Garandeau, C. F., Poskiparta, E.; Salmivalli, C. (2014). Tackling acute cases of school bullying in the KiVa anti-bullying program: A comparison of two approaches. Journal of Abnormal Child Psychology, 42, 981-991.

6Kärnä, A.; Voeten, M.; Little, T.; Alanen, E.; Poskiparta, E.; Salmivalli, C. (2011). Going to scale: A nonrandomized nationwide tril of the KiVa antibullying program for comprehensive schools. Journal of Consulting and Clinical Psychology, 79, 796-805.

Williford, A.; Elledge, L.; Boulton, A.; DePaolis, K.; Little, T.; Salmivalli, C. (2013). Effects of the KiVa Antibullying Program on Cyberbullying and Cybervictimization Frequency among Finnish Youth. Journal of Clinical Child and Adolescent Psycholog, 42, 820-833.

Kärnä, A.; Voeten, M.; Little, T.; Alanen, E.; Poskiparta, E.; Salmivalli, C. (2013). Effectiveness of the KiVa antibullying program: Grades 1-3 and 7-9. Journal of Educational Psychology, 105, 535-551.

Saarento, S.; Boulton, A.; Salmivalli, C. (2014). Reducing Bullying and Victimization: Student- and Classroom-Level Mechanisms of Change. Journal of Abnormal Child Psychology, online argitaratua.

Ahtola, A.; Haataja, A.; Kärnä, A.; Poskiparta, E.; Salmivalli, C. (2012). For children only? Effects of the KiVa antibullying program on teachers. Teaching and Teacher Education, 28, 851-859.

Haataja, A.; Boulton, A.; Voeten, M.; Salmivalli, C. (prentsan). KiVa antibullying curriculum in primary schools: Implementation and outcome. Journal of School Psychology.